Gure
Osatokiren helburua da pertsonei tresnak eskaintzea bizi-kalitate oneko urteak irabaz ditzaten. Horregatik gure programak oraintsuko ikerketa zientifikoetan oinarritzen ditugu.
Zergatik egiten dugu? Norentzat egiten dugu? Nola egiten dugu?
Osatokiren helburua da pertsonei tresnak eskaintzea bizi-kalitate oneko urteak irabaz ditzaten. Talde guztientzat sustatzen dugu osasuna. Biztanleriaren sektore bakoitzak (haurrek, nerabeek, heldu gazteek, enpresek eta abarrek) behar jakin batzuk dauzka osasunari dagokionez.
Osatokin, errealitate horietara egokitzeko egiten dugu lan. Gure xedea pertsonen oreka fisiko eta mentalari eustea eta, horrela, helduaroan bizi-kalitate oneko urteak luzatzea da.
Osatokik eskainitako zerbitzuen edukiak aurrerapen mediko eta zientifiko berrienetan oinarrituta daude. Zientziaren eta medikuntzaren eremuak informazioa sortzen ari dira etengabe, eta, Osatokin, zeregin garrantzitsua da informazio hori bahetzea, gure programetan eduki berritzaileenak eskaini ahal izateko, aurrerapen horri erantzunez.